Legaireko pagadiaren (Entzia KBE) erresilientziaren azterketa 2018ko tornadoaren aurrean (21/113 espedientea)

Proiektuaren helburua baso ekosistemen erresilientzia gaitasuna aztertzea da muturreko haizeteen aurrean, bi kudeaketa alternatiboak konparatuz: egurraren erauzketa (salbamendu mozketa) eta egurraren erretentzioa. Ikerketa kasu bezala Lagaireko pagadia (Fagus sylvatica L.; Euskal Autonomi Erkidegoa) erabiliko da, 2018ko ekainean tornado baten inpaktua jaso zuena, zuhaitzen estaldura galduz 40 ha-tan.

Ikerketaren helburu espezifikoak hurrengoak dira: i) birsorkuntzarako mikrohabitaten kuantifikazioa, ii) zuhaitz-espezieen banako gazteen hazkuntza eta biziraupena aztertzea, iii) lurzoruaren ezaugarri fisiko-kimikoak aztertzea, eta iv) biziraun duten banako helduen hazkuntza eta biziraupena analizatzea.

Hurrengoa
Aurrekoa

Erlazionatuta