Jardunbide gakoak identifikatu dituzte mendebaldeko Pirinioetako landa-inguruko biodibertsitatea indartzeko
UPV/EHUko FisioKlima-AgroSosT taldeak parte hartu du azterlanean, eta kudeaketako jardunbide gakoak identifikatu dira bertan, Nafarroako mendebaldeko Pirinioetako bazkalekuetan biodibertsitatea sortzeko eta mantentzeko. Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK) enpresa ere elkarlanean aritu dira.