Iker Pardo

Iker Pardo

Irakasle Laguntzaile Doktorea

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)

Nire ikerketaren helburua landare-dibertsitatearen espazioan eta denboran zeharreko antolaketa aztertzea da, ikuspegi taxonomiko, ebolutibo eta funtzional batetik. Zehazki, klima-aldaketak eta lurzoru-erabilerak goi mendiko landare-komunitatetan zein populazioetan eragiten dituzten epe-luzerako ondorioak aztergai ditut. Horretarako, goi mendian jasotako datuak eta hurbilketa kuantitatiboak uztartzen ditut.

Doktoradutza garaietan datu-analisiak mendiko laginketak bezain gogoko nituela ohartu nintzen. Hori dela-eta, behin tesia amaituta, Bioinformatika eta bioestatistika master bat burutzera animatu nintzen. Garatutako gaitasunei teknikoei esker ikerketa-proiektu anitzetan parte hartzeko aukera izan dut. Ikerketan ez ezik, web-aplikazioan ere aritzen naiz, besteak beste, biodibertsitate datu-basetan metatutako informazi oparoaren analisia arintzeko xedez.

Interesak

  • Datu-analisiak
  • Biodibertsitatearen kontserbazioa
  • Komunitate-ekologia
  • Espezie mehatxatuak
  • Eredu ekologikoak
  • Epe-luzerako ikerketa (LTER)
  • Goi-mendiko larreak
  • Shinyapps