Ander Yoldi-Achalandabaso

Ander Yoldi-Achalandabaso

Doktorego ondoko ikertzailea

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU/UPV)

Ingurumen Zientzietan graduatua. Doktoregaia azkenengo urtean. Nire tesiak, klima aldaketak (CO2 altuak, tenperatura altuak eta lehorteak) garagar barietate baten bizi ziklo osoan zeharreko prozesu fisiologiko, biokimiko, molekular eta agronomikoetan dituen efektuak aztertzeak du helburu. Bereziki, hurrengo prozesuak aztertzen ditut:

  • Landare un-erlazio prozesuak, bai fisiologikoak eta bai akuaporinen rola horien erregulazioan.
  • Karbonoaren metabolismoa, fotosintesiaren prozesu fisiologiko eta biokimikoetan zentratuz.
  • Nitrogenoaren metabolismoa, nitrogenoaren hartzetik bere asimilaziora arte.
  • Landare garapen eta hazkuntzan.
  • Alearen produkzioan eta kalitatean.
  • Landare memoriaren azterketan, behin hauek garai begetatiboan lehorte estres bat pairatu ondoren. Berreskuratzeko eta lehengoratzeko gaitasunaren ikerketa.
  • Klima aldaketak eratorritako efektuen aurrean, hostoaren eta alearen hurbilketa metabolomikoaren analisia, landareren erantzun fisiologikoan eta aleen kalitatean sakontzeko helburuarekin.

Etorkizunera begira, nire ikerketa klima aldaketak kultiboen ur erlazioan eta fotosintesian dauzkan efektuetan bideratzea dut helburu. Zehazki:

  • Landarearen ur-erlazio prozesuen azterketa zorrotza. Horretarako, konduktantzia hidraulikoaren erantzuna eta erregulazio estomatikoak aztertuko lituzke, bai maila fisiologiko, anatomiko/morfologiko eta molekularrean analisiak eginez. Akuaporinen eta estomen garapenarekin lotutako geneen adierazpenaren analisiak helburu ezaugarriak izan daitezke.
  • Landareek estres bat jasan ondoren memoria garatzeko mekanismoak ikertzea, bai berreskurapen gaitasunean, bai gogortzeko edo ahultzeko erantzunean.
  • Aztertutako mekanismoen aplikagarritasuna laborantzan hobetzeko planetan.
  • Klima aldaketaren ondorioz, elikagai segurtasuna bermatzeko estrategien garapena, bereziki herrialde garatu gabeetan zentratuz non laboreek dietan pisu altua dutelarik.

Interesak

  • Klima aldaketaren eragina kultiboetan eta elikagaien segurtasunean
  • Landareen ur erlazioak. Akuaporinak eta estomen erregulazioa
  • Metabolismo fotosintetikoa
  • Landareen memoria. Berreskuratzeko eta priming-a
  • Klima aldaketara egokitzeko estrategiak eta aztertutako mekanismoen aplikagarritasuna